XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Geidea aomiñean arrtu ta bere akatz ta utsegiteak, bearrizan barik zabaltzea, da eragoa.

Akatz ta utseiteok, agiriak edo ezkutukoak izan daitekez.

a) Iñoren utseite agiriak, bearrizan-barik, aomiñean erabiltea, oben ariña da, baña bai iguingarria.

On-ona dan gizakumerik ez dago.

Txarr-txarra danik bez.

Guztiok daroaguz alde bi, arrpegiak lez.

Alde batetik bakarrik begiratu ezkero, guztiok gara txarrak.

Bestaldetik guztiok onak.

Morrmoxetarik ez egiteko arau ederra Salestarr Pantzisko'k damosku: Aomiñean darabilguna ona ba'da, erago nai doguneraño: onik esan ezin ba'gengike, ez txarrik be esan; ixildu ta kitu.

Mingañetik igarrten dabe osalariak, gorrputza gexo ala sendo dagon Biotza garrbi ala ustel dagon, maitasunak ala gorrotoak daragion errazago ta eskierrago igerri leikio mingañetik.

- Noz euki geinke utseitea agiritzat?.

- Utseitea agiritzat euki geinke: 1. Epaikari-bidez zabaltzen danean.

2. Agirian egin edo agoz-ago dabillanean.

3. Jakiña izan ezkero.

Ezkutuan euki ez egiteko bestek errian ba'dakie, batez be barritsuak eta gaizki-esaleak: onela 1.000 laguneko errian ogei inguruk jakin ezkero, agiritzat emon legike.

4. Norberaren errian zabal dabilen utseitea beste toki baten jakin eragiñarren, ez da ospe ona austen, batzuk bestiekaz arrtu-emonik ez dauken lekaretxeren bat edo (konbentuen bat) ez-pada.